ALERGENENOAK | DOAKO Jardunaldia (Beasain): Kontsumitzaileari Txikizkako saltokietan eta jatetxeetan elikagaiei buruz eman beharreko informazioa

21 Septiembre 2015 Grupo Cei

Normatiba hau azaltzeko GOIERRIko Merkatal Dinamizazio Bulegokin batera Kontsumitzaileari Txikizkako saltokietan eta jatetxeetan elikagaiei buruz eman beharreko informazioa (alergenoak) azaltzeko saioa antolatu dugu gaur goizerako.

Elikadura-informazioari buruzko legediak zalantza eta arazo asko ari da sortzen bere interpretazioan, honen arabera ontziratutako eta ontziratu gabeko janaria saltzen duten establezimenduek alergenoen inguruan kontsumitzaileari eman beharreko informazioa ematera behartuak daudelako.

Normatiba hau azaltzeko GOIERRIko Merkatal Dinamizazio Bulegokin Kontsumitzaileari Txikizkako saltokietan eta jatetxeetan elikagaiei buruz eman beharreko informazioa (alergenoak) azaltzeko saioa antolatu dugu, ondorengo puntuak landuko direlarik:

  • Enbasatutako elikagaientzat arauak.
  • Enbasatu gabeko elikagaientzat arauak. 
  • “Elikagaien Informazioaren Gidaliburua” (Eusko Jaurlaritza)
  • 14 alergenoak.
  • Nola helarazi informazioa.
  • Sukaldean manipulazioan praktika onak.
  • Ardurak.

Jardunaldia Beasaingo Udaletxean izan da, goizeko 09.30 eta 11.00ak artean.

Informazio gehiagorako: Asier Castellano-rekin 618 557 830 telefonoan.

Anterior Siguiente