Nor gara
Gure enpresak
Cei Taldea, bi enpresak osatzen dute eta 1988an sortu zen, enpresek beren garapenerako dituzten beharrak ikusi eta zerbitzuak eskeintzeko asmoarekin, honela, laguntzen dugun enpresa bakoitzaren hazkunde ekonomikoan benetako balio erantsia ematea lortu dugu.
Cei Formación y Asesoramiento Empresarial, S.L.U.
- Enplegurako prestakuntza eman eta kudeatu.
- Berrikuntza eta kudeaketa aurreratuan oinarritutako enpresa-antolaketa.
- Enpresentzako diru-laguntzak kudeatzea.
- Merkaturatzea eta esportaziorako marketin ekintzak.
Cei Servicio de Prevención, S.L.U.
Laneko arriskuen prebentzioa.
Gure zerbitzuak
Cei Prestakuntza
Langileen eta/edo langabeen enplegurako prestakuntza zerbitzua, prestakuntza laguntzak kudeatzeko aholkularitza osoarekin: Estatuko Fundazioa, Hobetuz eta Lanbide.
Cei Aholkularitza
Berrikuntza eta antolakuntzako enpresa-kudeaketari buruzko aholkularitza, negozio-ereduetara egokitu ahal izateko eta horrela enpresak egoerarik onenean lehiatu ahal izateko.
Cei Diru Laguntzak
Zure enpresarentzako diru-laguntzen puzzlea osatuko dugu, inbertsioetarako diru-laguntzaren ehuneko handiena bermatuz. Tokiko, probintziako, autonomia-erkidegoko, estatuko eta/edo Europako erakundeen diru-laguntzak kudeatzen ditugu.
Cei Prebentzioa
Segurtasunari eta osasunari eragin diezaieketen arrisku faktoreen ebaluazioa: laneko segurtasuna; higiene industriala; ergonomia eta psikosoziologia aplikatua. Laneko medikuntza.
Batela Marketing
Batelan zure marka-estrategiaren definizioan lagunduko dizugu eta zure istorioari ahotsa eta forma ematen lagunduko dizugu. Marketin digitaleko, publizitateko eta diseinuko agentzia.
Miru
Mirutik enpresei laguntzen diegu iraunkortasunerako bidean. Iraunkortasunari eta ingurumenari buruzko aholkularitza.